Isaias 22:15-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Jainko Jaun ahalguztidunak errege-jauregiko arduradun zen Xebna agintariagana bidali ninduen, esatera:

16. «Zuk ez duzu hemen jabetzarik,ez senitarterik;zer eskubide duzu, beraz,hemen hilobia egiteko,goian, harkaitzean,zeure azken egoitza zulatzeko?

17. Horra, bada, jauna:Jaunak lurrera jaurtiko zaitu;bil-bil egin

18. eta bueltaka botako zaitu,pilota bat bezala,muga gabeko lurraldera.Hantxe hilko zara,harrogarri zenituenguda-gurdi eta guzti,zeure jaunaren etxearenlotsagarri hori.

19. Bota egingo zaitut kargutik,zauden tokitik kendu.

20. «Egun hartan,neure zerbitzari Eliakimi,Hilkiasen semeari, dei egingo diot;

21. zure soingainekoa jantzarazi,zure gerrikoa ezarrieta zure aginpidea emango diot.Aita baten pareko izango daJerusalemgo eta Judakoherriarentzat.

22. Daviden jauregiko giltzakjarriko dizkiot lepoan;hark irekia, ez du inork itxiko;hark itxia, ez du inork irekiko.

Isaias 22