11. Harresi bien tarteanurmaela egin duzue,urtegi zaharreko urentzat.Baina ez diozue begiratuhori guztia egin duenari,ez zarete konturatuaspalditik zuela asmotan.
12. Egun hartan,Jainko Jaun ahalguztidunaknegar eta dolu egiteraegiten zizuen dei,ilea moztu eta dolu-jantziz estalirik.
13. Zuek, ostera, poza eta festa,behiak eta bildotsak hil,okela jan eta ardoa edan zenuten,«Jan dezagun eta edan,bihar hil behar dugu eta», esanez.
14. Jaun ahalguztidunak hau azaldu dit:«Bekatu hau ez dizuet barkatukozeuen bizialdi guztian».Jainko Jaun ahalguztidunakesan du.
15. Jainko Jaun ahalguztidunak errege-jauregiko arduradun zen Xebna agintariagana bidali ninduen, esatera:
16. «Zuk ez duzu hemen jabetzarik,ez senitarterik;zer eskubide duzu, beraz,hemen hilobia egiteko,goian, harkaitzean,zeure azken egoitza zulatzeko?
17. Horra, bada, jauna:Jaunak lurrera jaurtiko zaitu;bil-bil egin
18. eta bueltaka botako zaitu,pilota bat bezala,muga gabeko lurraldera.Hantxe hilko zara,harrogarri zenituenguda-gurdi eta guzti,zeure jaunaren etxearenlotsagarri hori.
19. Bota egingo zaitut kargutik,zauden tokitik kendu.
20. «Egun hartan,neure zerbitzari Eliakimi,Hilkiasen semeari, dei egingo diot;
21. zure soingainekoa jantzarazi,zure gerrikoa ezarrieta zure aginpidea emango diot.Aita baten pareko izango daJerusalemgo eta Judakoherriarentzat.
22. Daviden jauregiko giltzakjarriko dizkiot lepoan;hark irekia, ez du inork itxiko;hark itxia, ez du inork irekiko.