Isaias 21:1-2-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1-2. Babiloniaren aurkako mezua. Ikaragarria Jainkoak agertu didana:hor dator basamortutik,lurralde beldurgarritik,Negev aldean sortzen direnhaize-zurrunbiloen antzera,traidorea traizio eginez,hondatzailea hondamena zabalduz.Egin eraso, elamdarrok!Setiatu hiria, mediarrok!Jainkoak isilarazten ditu aieneak!

3. Hori dela eta, dardara batean nago,minez josia,erdiminetan dagoenemakumea bezala.Entzuteak ere larritzen nau,ikusteak izutzen.

4. Burua galtzear nago, larriaren larriz.Hain maitea nuenarratseko hozkirria erebeldurgarri bihurtu zait.

Isaias 21