Isaias 20:1-3 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Behin batean, Asiriako errege Sargonek bere gudalburu nagusia bidali zuen Axdod-era, eta hark hiriari eraso eta hartu egin zuen.

2. Garai horretan, Amotzen seme Isaiasen bidez mintzatu zen Jauna. Hau esana zion aurretik: «Ea, erantzi soinean daramazun dolu-jantzia eta kendu oinetakoak».Hala egin zuen Isaiasek, eta larrugorri eta oinutsik gelditu zen.

3. Axdod hartua izan zen garaian, hau esan zuen Jaunak: «Isaias nire zerbitzaria larrugorrian eta oinutsik ibili da hiru urtez, Egipto eta Etiopiarentzat ezaugarri eta aurre-seinale gisa.

Isaias 20