Isaias 17:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Damaskoren aurkako mezua.Damasko ez da jadanikhiri izango,hondakin-pila baizik;

2. haren menpeko hiriakbetiko bertan behera utziak,abereentzat larre-tokieta etzaleku lasai izango dira.

3. Israelek galdu egingo ditubabeslekuak;Damaskok ere bai burujabetasuna;bizirik geldituriko siriarreiisraeldar handikiei gertatua beragertatuko zaie.Hala dio Jaun ahalguztidunak.

4. Egun hartan, Israelen handitasunakaskar bihurtuko daeta haren joritasuna murritz.

5. Refaim haraneko gari-soroetan,uzta bildu eta galburuakjaso ondoren,

6. hondar bat besterikgelditzen ez den bezala;eta olibondoa astintzean,adar-puntan bizpahiru olibaeta adarrik jorienetanlau/bosten bat baizikgelditzen ez diren bezala,halaxe gertatuko zaio Israeli.Hala dio Jaun ahalguztidunak.

7. Egun hartan,gizakiak bere Egilearibegiratuko dioeta Israelgo Santuarenganazuzenduko ditu begiak.

8. Ez die gehiago bere eskuz egindakoaldareei begiratuko;ez da gehiagobere behatzez landutakoAxera jainkosaren eta eguzkiarenohorezko harri sakratueibegira jarriko.

Isaias 17