8. Izan ere, zimelduak daudeHexbongo landak,Sibmako mahastiak.Hango ardoak nazioetako erregeakzorabiatzen zituen.Jazer-eraino iristen ziren aihenak,basamorturaino hedatzen,Itsaso Hileraino luzatzen.
9. Horregatik, Sibmako mahastiarinegarrez ari natzaio,Jazerrekin batera;negar-malkoz bustiko zaituztet,Hexbon eta Elale,mahats-biltzeeta uztako poz-irrintziakgaldu baitira zuenean.
10. Joan dira soroetatikpoza eta alaitasuna;mahastietan ez da gehiagooihu eta kantarik;dolareetan ez da gehiagomahatsik estutzen.Kito poz-irrintziak!
11. Harpa baten antzeradardaraz daukat bihotzaMoabengatik,dardaraz barrua Kir-Haresengatik.
12. Moab nekatzeraino ibiliko damuinoetara bidean,otoitzerako bere santutegirajoan eta joan,baina alferrik izango du».