Isaias 15:4-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Hexbon eta Elale garrasika ari dira;Jahatzetik ere entzun daitezkehaien oihuak.Horregatik,ikaraz daude Moabeko gudariaketa adorea galdurik.

5. Nire barruak garrasi dagiMoabengatik:ihesi doa jendea Tzoar-eraino,ihesi Eglat-Xelixiaraino.Negarrez doazLuhit-eko aldapan gora,garrasi erdiragarriak darizkiela,Horonaimgo bidean.

6. Nimrimgo erreka agortu egin da,belarra ihartu, larrea zimeldu:hostorik ere ez dago berde.

7. Horregatik, beren ondasunak bildueta Sarats errekaz beste alderadaramatzate.

8. Moabeko muga-bira osoanzabaldu dira garrasiak,Eglaim-eraino deitoreak,Beer-Elimgo mugetaraino aieneak.

9. Dibongo urakodolez beteak daude,baina oraindik erezoritxar handiagoakbidaliko dizkiot Diboni:lehoiak jango dituMoaben onik aterako direnak,lurralde hartan bizirik geldituakĀ».

Isaias 15