Isaias 14:15-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Baina horra:Herio Leizera jaitsi zara,zuloaren barren-barrenera!

16. Ikusten zaituztenakbegira-begira gelditzen zaizkizu;ezin dute sinetsi zuri gertatua:“Hau al da mundua dardarazeta herrialdeak beldur-ikarazjartzen zituena?

17. Hau al da mundua basamortueta hiriak errauts bihurtzen zituena?Hau gatibuak sekulaaskatzen ez zituena?”

18. Herrietako errege guztiekohorezko atsedena izan ohi dute,nork bere hilobian;

19. zu, ordea, hobiratu gabebota zaituzte,gauza nazkagarriaren pare;leizeko harri arterabota dituztenekin zaude,ezpataz hildakoen gorpuen artean,hankapean zapaltzen dengorpuaren pare.

Isaias 14