1. Zoritxarrekoakzuzengabeko legeak emateneta jasanezineko dekretuakidazten dituztenak!
2. Jende xehearizuzenbidea ukatzen dioteeta dohakabeei eskubideak kentzen;alargunak larrutzen dituzteeta umezurtzak zurrupatzen.
3. Zer egingo ote duzuekontuak hartzeko egunean?Zer, hondamena urrutitiketortzen ikustean?Norengana jo laguntza eske?Non gorde ondasunak?
4. Preso joan beharko duzue,makurturik,edota gerran erori hilda.Hala ere,Jaunaren haserrea ez da baretu,luzatua du oraindik eskuazigortzeko.
5. Honela dio Jaunak:«Zoritxarrekoa Asiria,eskuan dudan sumin-zigor hori!
6. Herri sinesgabearen aurkabidaltzen dut,haserretu ninduen herriaren aurka,lapurretara eta harrapaketara,hura kaleetako lokatza bezalazapaltzera.
7. Baina oso bestelako asmoakditu Asiriak buruan:suntsitzea du asmo,herri asko birrintzea.
8. Hona zer dioen:“Nire gudalburuak ez al diraerregeen pareko?
9. Ez ote ditut konkistatuKalno eta Karkemix,Hamat eta Arpad,Samaria eta Damasko?
10. Neure esku hartu ditutsasijainkoak gurtzendituzten herriak,nahiz eta beraien idoloakJerusalem eta Samariakoakbaino ugariago izan;
11. Samariarieta haren sasijainkoei egina,nola ez diet egingo, bada,Jerusalemi eta beronen idoloei?” »
12. Jaunak, Sion mendian eta Jerusalemen egitekoa burutuko duenean, Asiriako erregearen harrokeriak eta handikeriak zigortuko ditu.
13. Izan ere,honela dio Asiriako erregeak:«Neure indarrez egin duthori guztia,neure trebeziaz, argia bainaiz.Herrien arteko mugakezabatu ditut,haien ondasunak harrapatueta, gudari ausartaren gisa,erregeak eraitsi.
14. Habia bati bezala erantsi diet eskuaherrien aberastasunei.Habian utzitako arrautzakhartzen diren bezalaxehartu dut neuretzat lur guztia,eta ez zuen inork hegalik mugitu,ez txio egiteko mokorik zabaldu».
15. Baina aizkorak uste ote duaizkolaria baino handiago denik?Trontzeak uste ote dutrontzalaria baino gehiago denik?Ez du zigorrak erabiltzenzigorduna!Ez du zurezko makilak hartzenzurezko ez den makiladuna!