Isaias 1:9-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Jaun ahalguztidunakgutariko batzukbizirik utzi ez balitu,Sodoma eta Gomorraren azkenaizango genukeen guk ere.

10. Entzun Jaunaren hitza,Sodoma eta Gomorrakoenantzeko zaretenherri eta agintariok,aditu gure Jainkoaren irakaspena.

11. Honela dio Jaunak:«Zertarako ditutamaigabeko zuen sakrifizioak?Leporaino naukateaharien erre-oparieketa zekor gizenen gantzak.Nazkatua nago zezen, bildotseta akerren odolaz.

12. Nork eskatzen dizue horrelakorik,nire tenpluko atariak igaroeta niregana zatoztenean?

13. Ez ekarri gehiago opari hutsalik;higuingarri zait intsentsuaren lurrina.Ilberri-jaiak, larunbatak,batzarrak…ezin ditut jasan jaiokgaiztakeriarekin batera.

14. Biziki gorroto ditutzuen ilberri-jaiak eta festak;nekagarri zaizkiteta eramanezineko.

15. Zuek otoitzerako eskuak altxatzean,beste aldera begira jartzen naiz;nahiz eta zuek eskariak ugaldu,ez dizuet entzuten,eskuak odolez beteak baitituzue.

16. Garbi zaitezte, garbitu!Kendu nire begien aurretikegintza gaiztoak!Utzi gaiztakeria,

17. ikasi onbidea,saiatu zuzenbidean:lagundu zapalduari,egin justizia umezurtzari,defendatu alarguna!»

Isaias 1