Irteera 8:4-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Orduan, faraoiak Moisesi eta Aaroni dei egin eta esan zien:—Erregutu Jaunari igelak niri eta nire herriari kentzeko, eta utziko diot zuen herriari Jaunari sakrifizioak eskaintzera joaten.

5. Moisesek esan zion:—Esan zeuk noiz erregutu behar dudan zure alde eta zure funtzionario eta herriaren alde, igelak zure jauregitik desagerrarazi eta Nilo ibaian soilik gera daitezen.

6. —Bihar —esan zion faraoiak.Eta Moisesek:—Hala izango da, Jauna, gure Jainkoa, adinakorik ez dela jakin dezazun.

7. Igelak desagertuko dira zure jauregitik, zure funtzionario eta herriarengandik, eta Nilo ibaian soilik geratuko dira.

Irteera 8