Irteera 5:5-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Eta, gainera, esan zien:—Gaur egun, lurralde honetan israeldarrak hain ugari direnean, lana utzarazi nahi al diezue?

6. Egun hartan bertan, faraoiak honela agindu zien lan-arduradunei eta langilezainei:

7. «Ez eman aurrerantzean israeldarrei adreiluak egiteko lastorik, orain arte bezala; doazela beraiek lasto bila.

8. Baina orain arte bezainbat adreilu egitera behartuko dituzue, ezta bakar bat ere gutxiago. Alfer batzuk besterik ez dira! Horregatik ari dira beren Jainkoari sakrifizioak eskaintzera joan behar dutela esaten.

9. Ezar iezaiezue lan astunagoa eta beude lanpeturik, eta ez diezaietela kontu horiei jaramonik egin».

Irteera 5