1. Moisesek ihardetsi zion:—Baina ez didate sinetsiko, ez jaramonik egingo; Jauna ez zaidala agertu esango didate.
2. —Zer duzu eskuan? —galdegin zion Jaunak.—Makila —Moisesek erantzun.
3. Jaunak agindu zion:—Jaurti lurrera.Moisesek lurrera jaurti eta, bat-batean, suge bihurtu zen. Moises ihesi joan zen sugearengandik.
4. Baina Jaunak esan zion:—Luzatu eskua eta heldu isatsetik!Eskua luzatu eta heldu egin zion, eta sugea makila bihurtu zen berriro eskuan.
5. Jaunak jarraitu zuen:—Ea horrela sinesten duten Jauna, zuen arbaso Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoa, agertu zaizula.
18-19. Moises bere aitaginarreba Jetrorengana itzuli zen. Madianen zegoela, Jaunak esan zion: «Itzuli Egiptora, hilak baitira zu hil nahian zebiltzanak».Orduan, Moisesek Jetrori esan zion:—Uztazu joaten. Egipton diren neure anaiengana itzuli behar dut, oraindik bizirik dirauten ikusteko.Jetrok erantzun zion:—Zoaz bakean.