25. Iruten trebeak ziren emakumeek beren eskuz ehunduriko purpura more, gorri eta gorrimina eta liho fina ekarri zituzten.
26. Trebeak eta laguntzeko gogotsu ziren emakumeek ahuntz-ilea ehundu zuten.
27. Buruzagiek onize harriak eta beste harribitxiak ekarri zituzten apaiz nagusiaren efod jantzia eta bularrekoa hornitzeko,
28. usainkiak eta olioa argi, gantzuketa-olio eta intsentsu usaintsuarentzat.
29. Jaunak Moisesi agindu zizkion lanetarako behar zirenak emateko bihotz-zabal ziren israeldar gizon-emakumeek beren borondatezko eskaintza ekarri zuten Jaunarentzat.
30. Moisesek esan zien israeldarrei: «Hara, Judaren leinuko Uriren seme eta Hurren biloba den Betzalel hautatu du Jaunak,
31. eta Jainkoaren espirituz bete, jakituria, trebezia eta lan guztietarako gaitasuna emanez:
32. artelanak asmatzeko, urre, zilar eta brontzezko lanak egiteko,