Irteera 28:37-43 Elizen Arteko Biblia (EAB)

37. ezarri xafla buruzapiaren gainean, aurrealdetik, purpura morezko lokarriz loturik.

38. Honela, Aaronek bekokian izango du beti, eta bere gain hartuko ditu israeldarrek Jainkoaren zerbitzuan, eskaintza sakratuak egitean, egin ditzaketen hutsak; xafla beti bekokian izango duenez, onartu egingo ditu Jaunak israeldarren eskaintzak.

39. «Apaiz-tunika liho finez bordatua egingo duzu, eta buruzapia ere liho finezkoa izango da; gerrikoa apain bordatua egingo duzu.

40. «Aaronen semeentzat ere apaiz-jantziak, gerrikoak eta kapelak egingo dituzu, apaizgoaren duintasuna adierazteko.

41. «Jantzi hauek ipiniko dizkiezu zeure anaia Aaroni eta beronen semeei eta, olioz gantzutuz, apaizgoa emango diezu; horrela, nire apaiz-zerbitzurako sagaratuko dituzu.

42. Egizkiezu lihozko galtzak ere, gerritik izterrerainokoak, biluztasuna estaltzeko.

43. Aaronek eta beronen semeek soinean eramango dituzte elkarketa-etxolara sartu eta santutegian apaiz-zerbitzua betetzeko aldarera hurbiltzean, hutsen bat egin eta hil ez daitezen. Betiko legea izango da hau Aaronentzat eta beronen ondorengoentzat.

Irteera 28