Irteera 27:4-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Egin brontzezko sare bat eta erantsi brontzezko lau eraztun sarearen lau izkinei.

5. Ipini sarea aldare-ertzaren azpian, aldare erdiraino jaisten delarik.

6. Egin akazia-zurezko hagak aldarerako eta estali brontzez;

7. eraztunetatik sarturik, jarri aldare-alboetan, aldarea eramateko.

8. Oholez egingo duzu aldarea, barrua hutsik; mendian erakutsi zaizuna bezalakoa egingo duzu.

9. «Egin ataria egoitzari. Hegoaldetik, liho-hari bihurrituzko oihalak izango ditu, berrogeita hamar metro luzekoak.

10. Hogei zutabe eta hogei oinak brontzezkoak izango dira; zutabeen kako eta ziriak, berriz, zilarrezkoak.

11. Halaber, iparraldetik, beste berrogeita hamar metroko luzeran, oihalak egingo dituzu, brontzezko hogei zutabe eta hogei oin dituztela; zutabeen kakoak eta ziriak zilarrezkoak izango dira.

Irteera 27