Irteera 22:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Gauez etxea zulatzen harrapatu eta lapurra jo eta hiltzen duena ez da hilketaren errudun.

2. Baina gauza bera egun-argitan gertatuz gero, hilketaren errudun da hiltzailea.«Ostu duen guztia ordaindu beharko du lapurrak; nola ordaindurik ez badu, bera salduko dute lapurtu duenaren ordain.

3. Ostutako aberea —idi, asto nahiz ardi— bere eskumende eta bizirik aurkitzen badiote, bi halako ordainduko du.

4. «Norbaitek bere abereak sorora nahiz mahastira larratzera atera eta beste baten soroan larratzen uzten baditu, bere soro nahiz mahastiko emaitzarik hoberenez ordainduko du.

Irteera 22