18. Alabak beren aita Reuelengana itzuli zirenean, honek galdegin zien:—Nolatan zatozte gaur hain goiz?
19. Haiek erantzun:—Egiptoar batek defendatu gaitu artzainen kontra. Gainera, berak atera digu putzutik ura eta ardiei edaten eman.
20. Aitak esan zien:—Eta non da bera? Nola utzi diozue joaten? Dei egiozue zerbait jan dezan.
21. Orduz gero, Moises Reuelen etxean gelditu zen bizitzen. Reuelek bere alaba Tzipora eman zion emaztetzat.