Irteera 18:25-27 Elizen Arteko Biblia (EAB)

25. Israelgo gizonik iaioenak aukeratu eta herriko buru ezarri zituen, mila, ehun, berrogeita hamar eta hamarreko taldeen gain aginpidea emanez.

26. Hauek epaitzen zuten herria aldioro; arazo korapilotsuenetan Moisesengana jotzen zuten, baina garrantzi gutxiagokoak beraiek erabakitzen zituzten.

27. Ondoren, Moisesek azken agurra egin zion bere aitaginarrebari, eta hau bere herrialdera itzuli zen.

Irteera 18