Irteera 15:13-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Maitasunez gidatzen duzuaskatu duzun herria.Indarrez daramazuzeure egoitza santura.

14. Hau entzutean,herriak larri dirafilistearrak beldur-ikaraz,

15. Edomgo buruzagiak dardaraz;Moabeko handikiak izuturik,kanaandar guztiak asaldaturik.

16. «Jauna,zure beso indartsuaren eraginez,hor daude herriak harri eta zur,izuak eta beldur-ikarak harturik,zuk eskuratu duzun herriaigaro bitartean!

17. Jauna,zuk sarrarazten duzu zeure herriaeta zeure mendian landatzen,zeure ondarean,zeure egoitza egin duzun lekuan,zeure eskuz eraiki duzunsantutegian.

18. Jauna errege da betierean!»

Irteera 15