Irteera 11:9-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Jaunak esan zion Moisesi: «Faraoiak ez dizue jaramonik egingo; horrela ugalduko ditut neure egintza harrigarriak Egipton».

10. Moisesek eta Aaronek faraoiaren aurrean gauza harrigarri guztiok egin arren, hark ez zien israeldarrei bere lurraldetik ateratzen utzi, Jaunak setatsu bihurtu baitzuen.

Irteera 11