16. hau da, ez giza legeen arabera, desegin ezin den bizi baten indarrari esker baizik.
17. Izan ere, honela dago esana: Betiko zu apaiz, Melkisedeken antzera.
18. Beraz, alde batetik, balio gabe gelditu da aurreko erakundea, ezer gutxitarako balio zuelako eta alferrikakoa zelako
19. —legeak ez baitzuen ezer bere betera eraman—; bestetik, Jainkoarengana hurbiltzen gaituen itxaropen bikainago bati ematen zaio hasiera.
20. Hau guztia ez zen zinik gabe gertatu. Lebiren ondorengoak bai, zinik gabe izan ziren apaiz izendatuak;
21. Jesus, ordea, zin eginez izendatu zuen Jainkoak, hartaz esaten denez: Zin egina du Jaunak eta ez zaio damutuko: «Betiko zara zu apaiz».
22. Horrela, itun bikainagoaren bermatzaile da Jesus.
23. Gainera, apaiz lebitarrak asko ziren, ezin baitzuten iraun, hil egiten zirelako;
24. Jesusek, ordea, beti irauten duenez, inoiz amaituko ez den apaizgoa du.