3. horregatik, bere bekatuengatik ere opariak eskaini behar ditu, herriaren bekatuengatik eskaintzen dituen bezala.
4. Eta ezin du inork apaiz nagusigoaren ohorea beretzat hartu, Jainkoak dei eginik ez bada, Aaronek bezala.
5. Horrela, Kristok ere ez zion berak eman bere buruari apaiz nagusigoaren ospea, Jainkoak baizik, honela hitz egin baitzion: Nire seme zara zu; gaur zaitut nik sortu.
6. Beste Salmo batean ere hau esaten dio: Betiko zu apaiz Melkisedeken antzera .