Hebrearrei 5:1-3 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Apaiz nagusia gizonen artetik hautatua eta Jainkoaren aurrean gizon-emakumeen ordezkari izateko jarria izaten da, bekatuengatik emaitzak eta opariak eskaintzeko.

2. Badaki ezjakinez eta okerbideratuez gupidatzen, bera ere giza ahuleriez inguratua dagoenez gero;

3. horregatik, bere bekatuengatik ere opariak eskaini behar ditu, herriaren bekatuengatik eskaintzen dituen bezala.

Hebrearrei 5