Hasiera 49:8-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. «Juda, zeure senideekgoretsiko zaituzte,etsaiei eskua erantsiko diezu lepoan,zeure aitaren semeakahuspeztuko zaizkizu.

9. Lehoi gaztea zu, Juda!Ehizatik heldu zara, seme!Makurtu eta luze etzaten dalehoiaren antzera,lehoi-emearen antzera.Nor ausartu aurre egitera?

10. Ez da Judarengandik aldendukoerrege-makila,ezta haren belaun artetikaginte-makila ere,hauen jabe dena etorri arte:herri guztiek diote honi obedituko.

11. Mahastian lotzen du bere astotxoa,mahatsondoan bere astakumea;ardotan garbitzen du soinekoa,mahats-zukuan soingainekoa.

12. Ardoak iluntzen ditu haren begiak,esneak zuritzen haren hortzak!

13. «Zabulon itsas hegian biziko da,itsasontzientzat portu;Sidoneraino hedatuko da.

14. «Isakar-ekukuiluan etzanik dagoenasto zamaria dirudi.

Hasiera 49