20. Honela erosi zituen Josek Egiptoko lur guztiak faraoiarentzat. Egiptoarrek nork bere lurra saldu zuten, gainean zuten gosete latzarengatik; hala, lurralde osoaren jabe bilakatu zen faraoia.
21. Jendea hiri handietara aldarazi zuen lurraldearen ertz batetik bestera.
22. Apaizen lurrak bakarrik utzi zituen erosi gabe, haien alde lege bat baitzuen faraoiak emana; honek ematen zien jateko behar zutena. Honengatik, ez zuten beren lurrak saldu beharrik izan.
23. Josek esan zion herriari:—Hara, gaur erosi zaituztet zuek eta zuen lurrak faraoiarentzat. Hemen duzue hazia; erein zeuen lurretan.
24. Uztaroan, bostetik bat faraoiari emango diozue eta beste laurak zuentzat izango dituzue, ereiteko eta zeuek, zeuen haurrak eta etxekoak mantentzeko.