Hasiera 45:14-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Josek Benjamini lepotik heldu, eta negar batean aritu ziren biak besarkaturik.

15. Eta, negarrez jarraiki, beste anaiak ere besarkatu zituen.Orduan, anaiak hitz egiten hasi zitzaizkion.

16. Honen guztiaren berri izan zuten faraoiaren jauregian; «Joseren anaiak etorri dira Egiptora», zioten.Atseginez jaso zuten albistea faraoiak eta honen funtzionarioek.

Hasiera 45