Hasiera 44:6-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Harrapatu zituen etxeko arduradunak, eta agindu bezala mintzatu zitzaien.

7. Haiek erantzun:—Ez zaitez horrela mintza, jauna! Zure zerbitzariok ez gara horrelakorik egiteko gauza!

8. Aurrekoan gure zaku-muturrean aurkitutako dirua ere Kanaandik ekarri dizugu. Nola ostuko genuen, bada, zilar edo urrerik zure nagusiaren etxean?

9. Beraz, gutariko bati edalontzia aurkitzen bazaio, hila bedi; eta gu geu, jauna, zure esklabo bihurtuko gara.

10. Etxeko arduradunak, orduan:—Ongi da! Baina edalontzia aurkitzen zaion hura bakarrik bihurtuko da nire esklabo; besteok errugabe izango zarete.

11. Berehala, nork bere zakua lurrera eraitsi eta ireki egin zuen.

Hasiera 44