Hasiera 41:47-49 Elizen Arteko Biblia (EAB)

47. Zazpi urte oparo haietan uzta ugaria eman zuen lurrak.

48. Eta zazpi urte oparo haietan jangai ugari bildu zuen Josek, eta hirietan gorde, hiri bakoitzean inguruko soroetan bildutakoa.

49. Erruz pilatu zuen garia, itsas hondarra bezain ugari. Hain ugaria zenez, kontatzeari ere utzi egin behar izan zion.

Hasiera 41