Hasiera 41:46-50 Elizen Arteko Biblia (EAB)

46. Hogeita hamar urte zituen faraoiaren, Egiptoko erregearen, aurrera eraman zutenean.Faraoiagandik alde egin eta berehala, Egipto lurralde guztiaren itzulia egin zuen.

47. Zazpi urte oparo haietan uzta ugaria eman zuen lurrak.

48. Eta zazpi urte oparo haietan jangai ugari bildu zuen Josek, eta hirietan gorde, hiri bakoitzean inguruko soroetan bildutakoa.

49. Erruz pilatu zuen garia, itsas hondarra bezain ugari. Hain ugaria zenez, kontatzeari ere utzi egin behar izan zion.

50. Gosete-urteak iritsi aurretik, bi seme sortu zizkion Joseri Asenatek, On hiriko apaiz Poti-Feraren alabak.

Hasiera 41