7. Zuzen jokatuko bazenu, argituko litzaizuke aurpegia; baina oker zabiltzanez gero, atean duzu bekatua, gainera erortzeko zain. Hala ere, mendera dezakezu.
8. Behinola, Kainek esanda, Abel eta biak landara elkarrekin joan zirelarik, Kainek anaiari eraso eta hil egin zuen.
9. Jaunak esan zion Kaini:—Non da anaia?Kainek erantzun:—Ez dakit. Anaiaren zaintzaile ote naiz, bada, ni?
10. Jaunak, orduan:—Zer egin duk? Hire anaiaren odola lurretik oihuka ari zaidak.
11. Horregatik, madarikatu egiten hau hik isuritako odola edan duen lurrak.
12. Lurra landuko duk, baina ez dik fruiturik emango; noraezean ibiliko haiz munduan.
13. Kainek esan zion Jaunari:—Astunegia dut zigor hau, eraman ahal izateko.