16. Honela, Kain, Jaunarengandik aldendurik, Nod lurraldean bizi izan zen, Edenez ekialdera.
17. Kain bere emazteari batu eta haurdun gelditu zen emaztea, eta Henok izan zuen. Hiri bat eraiki zuen Kainek eta Henok eman zion izen, bere semeari bezala.
18. Henok Iraden aita izan zen; Irad Mehuiaelena; Mehuiael Metuxaelena, eta Metuxael Lamekena.