Hasiera 36:28-39 Elizen Arteko Biblia (EAB)

28. Dixanenak, Utz eta Aran.

29. Hauek dira banan-banan Seir lurraldeko hortarren leinuburuak: Lotan, Xobal, Tzibon, Ana,

30. Dixon, Etzer eta Dixan.

31. Hona Edom lurraldean izan ziren erregeak, israeldarrek erregerik izan aurretik:

32. Bela Beorren semea, Dinhaba hirikoa;

33. Belaren ondoren Jobab, Zerahen semea, Botzrakoa;

34. Jobaben ondoren Huxan, temandarren lurraldekoa;

35. Huxanen ondoren Hadad, Bedaden semea, Abitekoa (honek menderatu zituen madiandarrak Moaben).

36. Hadaden ondoren Samla, Masrekakoa;

37. Samlaren ondoren Saul, Rehobot-Naharrekoa;

38. Saulen ondoren Baal-Hanan, Akborren semea;

39. Baal-Hananen ondoren Hadar, Pau hirikoa (Mehetabel izan zuen emazte, Matreden alaba, eta hau Mezahabena).

Hasiera 36