Hasiera 34:15-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Gu bezalako bihurtzen bazarete bakarrik onartuko dizuegu eskaria, zuen gizonezko guztiak erdaintzen badira, alegia.

16. Orduan, geure alabak emango dizkizuegu emaztetzat eta zuen alabak hartuko geuretzat; zuekin biziko gara eta herri bakar bat izango.

17. Baina erdaindu nahi ez baduzue, geure arreba hartu eta alde egingo duguĀ».

18. Hitz hauek atsegin izan zituzten Hamorrek eta honen seme Sikemek.

19. Mutila berandu gabe erdaindu zen, hain gogoko baitzuen Jakoben alaba. Eta bera zen bere aitaren etxean ohoragarriena.

Hasiera 34