Hasiera 31:42-49 Elizen Arteko Biblia (EAB)

42. Ene aitaren Jainkoa, Abrahamen Jainkoa, Isaaken Jainko izugarria, neure alde izan ez banu, esku-hutsik bidaliko nindukezun. Jainkoak, ordea, ikusi ditu nire atsekabea eta nire esku nekatuak, eta bart eman du erabakia.

43. Labanek erantzun zion Jakobi:—Alaba horiek neureak ditut, haur horiek neureak, abere-talde hori neurea; ikusten dituzun guztiok neureak ditut. Zer egin diezaieket gaur neure alaba hauei eta berauen haurrei?

44. Ea, egin dezagun hitzarmena biok; bera izango da lekuko bion artean.

45. Orduan, hartu zuen Jakobek harri bat eta oroitarritzat eraiki.

46. Gero, bere ahaideei esan zien: «Bildu harri batzuk».Bildu zituzten harriak eta pilan ezarri. Eta han jan zuten, harri-pilaren gainean.

47. Labanek Jegar Sahaduta deitu zuen harri-pila hura; Jakobek, berriz, Galed.

48. Labanek esan zuen: «Harri-pila hau dugu gaur bion artean lekuko». Horregatik, Galed, —hau da, «Harri-pila Lekuko»— eman zion izen;

49. Mitzpa —hau da, «Begiraleku»— ere eman zion izen Labanek, berak esandako honengatik: «Jaunak begira diezagula niri eta zuri, elkarrengandik urruntzean.

Hasiera 31