Hasiera 30:12-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Gero, Zilpak, Learen neskameak, bigarren seme bat eman zion Jakobi.

13. Leak, orduan, esan zuen: «Hau zoriona! Neskatxek zorionak emango baitizkidate». Eta Axer eman zion izen.

14. Gari-uztaroan, Ruben sorora joan zen amodio-sagar bila, eta bere ama Leari eraman zizkion. Rakelek esan zion Leari:—Emadazu zure semearen amodio-sagar horietarik.

Hasiera 30