20. Gizonak bere emazteari Eva, hau da, «Bizi», eman zion izen, bizidun guztien ama delako.
21. Jainko Jaunak larruzko arropaz jantzi zituen gizona eta emaztea.
22. Gero, Jainko Jaunak esan zuen: «Horra gizakia gutariko bat bihurtua, dena ezagutzeko ahalmena duelarik. Ez dezala orain bizi-arbolako fruiturik hartu eta, hura janez, betiko bizi».
23. Beraz, Jainko Jaunak, Edengo baratzetik bota egin zuen, lurra landu zezan, handik izan baitzen hartua.