3. Abere-talde guztiak biltzen zirenean, artzainek harria mugitu ohi zuten putzuko aho gainetik eta, ardiei edanarazi ondoren, harria bere lekura, putzu-ahora, itzuli.
4. Jakob honela mintzatu zitzaien artzainei:—Anaiok, nongoak zarete?—Haran herrialdekoak —erantzun zioten.
5. Hark galdetu:—Ezagutzen al duzue Laban, Nahorren semea?Haiek erantzun:—Bai, ezagutzen dugu.
6. Eta Jakobek:—Ongi al da?—Bai, ongi da —erantzun zioten—. Hor dator, hain zuzen, haren alaba Rakel, ardiekin.