15. Labanek esan zion Jakobi: «Nire ahaidea zarela eta, hutsaren truke egin behar al duzu lan niretzat? Esadazu zer ordaindu behar dizudan».
16. Labanek bi alaba zituen: nagusienari Lea zeritzon eta gazteenari Rakel.
17. Lea begirada samurrekoa zen; Rakel atsegina eta ederra.
18. Jakob Rakelez maitemindu zen, eta esan zion Labani:—Zazpi urtez egingo dut lan zuretzat Rakel zure alaba gazteenarekin ezkontzearren.
19. Labanek erantzun:—Nahiago dut zuri eman beste inori baino; zaude nirekin.