1. Abraham zaharra zen, adinean aurreratua. Jaunak gauza guztietan bedeinkatua zuen.
2. Etxeko bere morroi zaharrenari, zuen guztiaren arduradunari, esan zion Abrahamek:—Ezarri eskua nire izterpean.
3. Zin egidazu Jaunarengatik, zeru-lurren Jainkoarengatik, ez duzula nire semearentzat emazterik hartuko bizi naizen lurralde honetako kanaandarren alabetatik,
4. baizik eta nire sorterrira eta ahaideengana joango zarela, nire seme Isaakentzat emaztea hautatzera.
29-30. Rebekak neba bat zuen, Laban izenekoa. Bere arrebak zeramatzan eraztuna eta eskumuturrekoak ikusi eta gizon bat mintzatu zitzaiola entzunik, Laban etxetik atera eta ur-putzu aldera joan zen korrika morroiarengana. Hau oraindik ur-putzutik hurbil zegoen, gameluen ondoan.