Hasiera 23:11-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. —Ez, arren, ene jauna. Hara, doan ematen dizut harpea eta soro guztia ene hirikideen aurrean. Ehortzi bertan zeure emaztea.

12. Abrahamek, ordea, hititen aurrean ahuspeztu

13. eta hauek lekuko harturik, esan zion Efroni:—Entzun iezadazu, arren. Ordaindu egin nahi dizut soroa. Hartzazu dirua eta orduan ehortziko dut neure emaztea.

14. Efronek erantzun:

15. —Hara, jauna: lursailak zilarrezko laurehun txanpon balio ditu. Diru horregatik ez gara eztabaidan hasiko. Ehortzi bertan zeure emaztea.

16. Bat etorri zen Abraham Efronekin, eta zilarrezko laurehun txanpon ordaindu zizkion, merkatariek erabili ohi duten dirutan.

Hasiera 23