Hasiera 22:12-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Aingeruak, orduan:—Geldi esku hori! Ez egin kalterik mutikoari! Orain badakit Jainkoari begirune diozula, ez baitiozu zeure seme bakarra ere ukatu.

13. Jaso zituen begiak Abrahamek, ingurura begiratu eta ahari bat ikusi zuen sasi artean adarretatik kateatua. Hartu eta erre-oparitzat eskaini zuen bere semearen ordez.

14. Abrahamek leku hari «Jaunak du hornitzen» ezarri zion izena, eta gaur egun ere hala dio jendeak: «Mendian Jaunak du hornitzen».

Hasiera 22