8. Goizean goiz jaikirik, Abimelekek bere zerbitzari guztiak deitu zituen, ametsaren berri emateko. Denak harriturik gelditu ziren.
9. Etorrarazi zuen Abimelekek Abraham, eta esan zion:—Baina zer egin didazu? Zer kalte egin dizut, ni neu eta nire herria halako bekatu handiaren arriskuan jartzeko? Ez duzu ongi jokatu nirekin.
10. Zer dela-eta jokatu duzu horrela?
11. Abrahamek erantzun zion:—Neure baitarako pentsatu nuen: «Segur aski leku honetan ez zegok Jainkoarekiko begirunerik; nire emazteaz jabetzeko, hil egingo naitek».