8. —Jauna, ene Jainkoa —erantzun zion Abramek—, nola jakin nezake lurralde hau neurea izango dudala?
9. Jaunak esan zion:—Ekarri txahal bat, ahuntz bat eta ahari bat, hiruna urtekoak, usapal bat eta usakume bat.
10. Abere guztiok eskuratuz, Abramek erdibi egin zituen, eta puskak bata bestearen aurrez aurre ipini; hegaztiak ez zituen erdibitu.
11. Hegazti harrapariak abere hildakoen gainera etorri ziren, baina Abramek uxatu egin zituen.
12. Eguzkia sartzean, lozorroan murgildu zen Abram. Izua eta larria nagusitu zitzaizkion.
13. Orduan, Jaunak esan zion: «Jakizu zure ondorengoak atzerritar gisa biziko direla berena ez duten lurraldean. Esklabo bihurtuko dituzte eta zapaldurik edukiko laurehun urtez.
14. Alabaina, zigortu eginen dut esklabo bihurtuko dituen herria; ondoren, aberastasunez beterik irtenaraziko ditut.
17. Eguzkia sartu eta iluna egin zenean, labe bat ketan eta zuzi bat sutan igaro ziren hildako abereen artetik.
18. Egun hartan, Jaunak agintzari hau egin zion Abrami: «Lurralde hau zure ondorengoei ematen diet, Egiptoko ibaitik hasi eta Eufrates ibai handiraino: