3. Hara —erantsi zuen Abramek—, semerik ez didazu eman eta neure etxeko morroia izango dut oinordeko!
4. Jaunak esan zion:—Ez horixe! Morroia ez, baizik eta zeuregandik jaioko dena izango duzu oinordeko.
5. Ondoren, kanpora aterarazi eta esan zion: «Begira zerura eta zenbatu izarrak, ahal baduzu. Horiek bezainbat izango dira zure ondorengoak».
6. Abramek sinetsi egin zuen Jaunarengan eta, honengatik, Jaunak zuzenetsi egin zuen.
7. Jaunak esan zion Abrami:—Ni Jauna naiz. Nik irtenarazi zintudan kaldearren Ur hiritik lurralde hau zuri emateko.
8. —Jauna, ene Jainkoa —erantzun zion Abramek—, nola jakin nezake lurralde hau neurea izango dudala?