Hasiera 15:1-2 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Gertakizun hauen ondoren, Jauna ikuskari batean mintzatu zitzaion Abrami, esanez:—Ez izan beldur, Abram! Zure babesle nauzu, eta sari bikaina emango dizut.

2. Abramek, ordea, erantzun zion:—Jauna, ene Jainkoa, zer eman diezadakezu, baldin semerik gabe banoa mundutik, eta nire etxaldearen oinordeko Eliezer damaskoarra izango bada?

15-16. Laugarren belaunaldian itzuliko dira hona, ez baita ordu arte bere betera helduko amortarren gaiztakeria. Zu, berriz, zahartzaro zoriontsua izan ondoren, zeure arbasoekin elkartuko zara bakean».

Hasiera 15