1. Gertakizun hauen ondoren, Jauna ikuskari batean mintzatu zitzaion Abrami, esanez:—Ez izan beldur, Abram! Zure babesle nauzu, eta sari bikaina emango dizut.
10. Abere guztiok eskuratuz, Abramek erdibi egin zituen, eta puskak bata bestearen aurrez aurre ipini; hegaztiak ez zituen erdibitu.
11. Hegazti harrapariak abere hildakoen gainera etorri ziren, baina Abramek uxatu egin zituen.
12. Eguzkia sartzean, lozorroan murgildu zen Abram. Izua eta larria nagusitu zitzaizkion.
13. Orduan, Jaunak esan zion: «Jakizu zure ondorengoak atzerritar gisa biziko direla berena ez duten lurraldean. Esklabo bihurtuko dituzte eta zapaldurik edukiko laurehun urtez.
14. Alabaina, zigortu eginen dut esklabo bihurtuko dituen herria; ondoren, aberastasunez beterik irtenaraziko ditut.
15-16. Laugarren belaunaldian itzuliko dira hona, ez baita ordu arte bere betera helduko amortarren gaiztakeria. Zu, berriz, zahartzaro zoriontsua izan ondoren, zeure arbasoekin elkartuko zara bakean».