Hasiera 11:18-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. Hogeita hamar urte zituela, Pelegek Reu izan zuen.

19. Ondoren, berrehun eta bederatzi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.

20. Hogeita hamabi urte zituela, Reuk Serug izan zuen.

21. Ondoren, berrehun eta zazpi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.

22. Hogeita hamar urte zituela, Serugek Nahor izan zuen.

23. Ondoren, berrehun eta zazpi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.

24. Hogeita bederatzi urte zituela, Nahorrek Terah izan zuen.

Hasiera 11