Galaziarrei 4:14-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Baina neure osasuna zela-eta nekagarri izan banintzaizuen ere, zuek ez ninduzuen mespretxatu, ez gaitzetsi; bestela baizik, Jainkoaren mezularitzat hartu ninduzuen, Jesu Kristo bera banintz bezala.

15. Non da orain orduko zuen poza? Zeren zuen alde aitortzen baitut, begiak ere, ahal izanez gero, aterako zenituztela niri emateko.

16. Eta orain zer? Etsai bihurtu ote natzaizue egia esan dizuedalako?

Galaziarrei 4