Galaziarrei 3:2-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Hau besterik ez dut jakin nahi zuengandik: legea betetzeagatik ala mezuari sinesmenez erantzuteagatik hartu duzue Espiritua?

3. Horren zentzugabeak al zarete? Espirituagan uste on izanez hasi eta giza indar hutsetan ustea jarriz bukatu behar ote duzue orain?

4. Horrelako esperientzia ederrak alferrik! Zeren alferrik izango bailirateke…

5. Jainkoak Espiritua eman eta zuen artean mirariak egiten dituenean, zuek legea bete izanagatik egiten al du, ala mezuari sinesmenez erantzun diozuelako?

Galaziarrei 3